Edukira joan

Maria Muñoz Jarabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Muñoz Jarabeitia

Bizitza
JaiotzaBilbo1777ko martxoaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParis1840ko martxoaren 13a (62 urte)
Jarduerak
Jarduerakongilea

Maria Josefa Patricia Muñoz Jarabeitia, "Maria Muñoz" izenez ezagunagoa (Bilbo, 1777ko martxoaren 17aParis, 1840ko martxoaren 13a) bilbotar ongilea izan zen.[1]

Manuel Muñoz Usparicha eta Manuela de Jarabeitia Salmon bikote bilbotarraren alaba, Alde Zaharreko Santiago katedralean izan zen bataiatua.[2] Domingo Ignacio Jarabeitia Urzá Santiagoko zaldunaren biloba,[3] Pierre Etiennerekin ezkonduko zen.

Bere ondasun guztiak Erruki Etxe Santuari eta Bilboko Ospitale Zibilari utzi zizkien.

  • 1881ean Bilboko Zazpi Kaleetan Ronda eta Iturribide lotzen dituen kaleari María Muñoz izena jarri zioten bere omenez . Emakume izena eman zitzaion Bilboko lehen kalea izan zen.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]